Baleike Kultur Elkartea is located in Zumaia, Spain on Odieta Kalea, 2,. Baleike Kultur Elkartea is rated 4.4 out of 5 in the category media company in Spain. 1994ko hasieran gazteei zuzendutako aldizkari baten premia ikusi eta Zumaiako Gazte Batzordeak lan-taldea osatu zuen proiektua lantzeko. Txosten bat idatzi eta herriko hainbat talde eta norbanakori aurkeztu zitzaien egitasmoa. Beste aldizkariekiko original samarra zen Baleike: kobratu egingo zen, gazteei zuzendutako gaiek pisu handia hartzen zuten, etab. Lehen zenbakiak Zumaiako Institutuan landu ziren, baina geroxeago Foronda kultur etxean lokal bat erabiltzen hasi ziren. 1998aren atarian beste aldaketa garrantzitsu bat egitea erabaki zuen taldeak: diseinua erabat berritu, maketatzaile bat hartu eta Macintosh sistemara igarotzea. 2001ean etorri zen apusturik gogorrena: hamabostekari bihurtzea. Erritmoarekin nekatuta, 100. zenbakia atera eta gero, eten bat egitea erabaki zuen lantaldeak: hausnartu beharra zegoen. Beste talde bat elkartu eta berriz ere hilabetekaria jarri zuten abian, formatua eta edukiak aldatuta. 2006an beste hausnarketa bat egin zen: eguneroko berriak Hitzak eta www.baleike.com-ek lantzen zituztenez, merezi zuen aldizkaria ateratzen jarraitzea? Baietz erabaki zuten arduradunek, baina edukiak eta lantzeko modua aldatu beharra zegoela. 2007ko otsailean aurkeztu zen Baleike berria, erabat kolorez jantzia.
Company size
1-10 employees
Headquarters
Zumaia, Gipuzkoa